Mundua -
Arma nuklearrak
AEBek ez dute baztertzen Irani erantzun armatua ematea
AEBetako Armadaren estatu nagusiko buruak aitortu du alternatiba militarra kontuan dutela Iranek arma nuklearrak sortzea galarazteko.
Erredakzioa
AEBetako Armadak Irani erantzun armatua ematea kontuan du, arma nuklearrak lortu ez ditzan.
Mike Mullen almiranteak, AEBetako Armadaren estatu nagusiko buruak, onartu egin du alternatiba militarra gogoan hartu dutela, bide diplomatikoa egokiena izan arren.
Almirantea kezkaturik dago, Iranek arma nuklearrak lortuz gero, erregioko beste herrialde batzuek garatu ahal izango dituztelako. Hala ere, erantzun armatua gogokoena ez dela azpimarratu du Mullenek.
Erabaki horren erantzukizuna Barack Obama AEBetako presidentearena dela gogoratu du Mullenek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea