Mundua -

Behar baino lehenagokoak

Poloniak ekainaren 20an egingo ditu presidenterako hauteskundeak

Inkesten arabera, jarduneko presidenteak botoen % 55 lortuko ditu uztailaren 4ko bigarren itzulian, Lech Kaczynski hildako presidentearen bikiak, berriz, ez ditu botoen % 32 ere eskuratuko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bronislaw Komorowski jarduneko presidenteak aditzera eman duenez, Lech Kaczynski hildako presidntea ordezkatzeko presidenterako hauteskundeak ekainaren 20an, asteazkenean, izango dira.

Iragan apirilaren 10ean, Lech Kaczynski hegazkin istipuan hil ostean, behar baino lehenagokoak hauteskunde horiek deitu dituzte aginte konstituzionalak agintzen duenari kasu eginez.

Azken inkestek oso leku onean uzten dute Komorowski, Plataforma Hiritarreko hautagaia.

Horren arabera, jarduneko presidenteak botoen % 55 lortuko ditu uztailaren 4ean ospatuko litzateken bigarren itzulian , Lech Kaczynski hildako presidentearen bikiak, berriz, ez ditu botoen % 32 ere eskuratuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea