Mundua -

Evo Moralesen ustez

"Burusoilak eta gayak badaude, transgenikoak jaten dituztelako da"

Boliviako presidenteak adierazi duenez, Europako "biztanle gehienak burusoilak dira". "Gaixotasun" horren oinarria jaten dituzten elikagaietan dago, Moralesen esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Evo Morales Boliviako presidentearen ustez, Europan "burusoilak" eta munduan "homosexualak" badaude elikagai transgenikoak jaten dituztelako da.

"Europan ia gehienak burusoilak dira, eta hori jaten dituzten elikagaiak transgenikoak direlako da. Herri indigenetan ez dago burusoilik, beste gauza horiek jaten ez ditugulako", esan du Moralesek.

Horrez gain, homosexualitatea elikadura "txar baten ondorioz" gertatzen den zerbait dela azpimarratu du. Bere ustez, enpresa handietan hazitako oilaskoek, "hormona eme" ugari dauzkate.

Ondorioz, gizonezkoek oilasko horiek jaten dituztenean, "bere izatean desbideratzeak pairatzen dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea