Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
Bi lagun hil eta beste bi zauritu dira AEBn izandako bi tiroketatan
Tiroketak saltoki-gune batean eta supermerkatu batean izan dira, Marylanden. Polizia agente baten bila ari da, tiroketen egilea izan delakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi pertsona hil da eta, gutxienez, beste bi zauritu dira bata bestaren atzetik izan diren bi tiroketatan, Marylanden. Susmagarriak ihes egin du, hango agintariek jakinarazi dutenez.
Lehendabiziko tiroketa Westfield Montgomery saltoki-gunean izan da. Hiru lagun zauritu dira, bi gizonezko eta emakumezko bat, Poliziak Twitter sare sozialaren bidez zabaldu duenez. Alabaina, ordu batzuk geroago, zaurituetako bat hil egin da.
Minutu gutxira, handik hurbil dagoen supermerkatu batean, beste eraso bat izan da, eta emakume bat hil da.
Poliziaren ustez, baliteke bi gertaerak eta atzo arratsaldean High Point (Beltsvilee, Meryland) hezkuntza zentroan izandako beste bat elkar lotuta egotea, autoz ordu erdira baitaude tiroketen bi lekuak.
Atzoko gertaera horretan, Eulalio Tordil (62 urte) agenteak emazte ohi hil eta esku hartu zuen beste pertsona bat zauritu zuen; horrezkero, ihes egitea lortu zuen eta oraindik ez dute topatu.
Gainera, Poliziak uste du Tordil gaurko tiroketen egilea izan daitekeela, eta horren bila ari da uneotan.
Hain zuzen, Tordil Babes Federaleko Zerbitzuko agentea da, martxoan arma eta plaka kendu zioten, eta administrazio lanetan jarri zuten, auzitegi atek agindu bat eman ostean, haren kontra, ustez gehiegikeriak egiteagatik, The Washington Post egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.
Gladys Tordil emakume ohiak jarri zuen salaketa, bien semeetako bati abusuak egiteagatik hamar urtez eta emaztea mehatxatzeagatik, abandonatuz gero.