Mundua -

Siria

72 orduz luzatu dute su-etena Alepon eta Latakian

Hala adierazi du Errusiak. Alepo Siriako hirian, asteazkenean sartu zen indarrean "lasaitasun-erregimena", Latakiako probintzian, aldiz, apirileko 29an hasi zen tregoa.

Alepoko kale bat, eraso baten ostean. Argazkia: EFE.
Alepoko kale bat, eraso baten ostean. Argazkia: EFE.
Alepoko su-etena 3 egun luzatzea lortu dute Errusiak eta AEBk

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi duenez, Alepo hirian eta Latakiako probintziako gune batzuetan indarrean dagoen su-etenak, Sirian, 72 orduko luzapena izango du, larunbateko gauerditik hasita, hau da, astelehenetik astearterako gauera, behintzat. Hala eman du jakitera SANA Siriako estatu-agentziak.

Su-etena, ahula bada ere, asteazkenean sartu zen indarrean Alepon; Latakian, ordea, apirileko 29an hasi zen tregoa. Aipatu probintziaren gainean Washingtonek eta Moskuk su-etena zuten adostuta, baina hautsi zen.

Ostiral honetan, Dimitri Peskov Kremlineko bozeramaileak defendatu du Errusiako Aire Indarrak Sirian egindakoa; izan ere, nabarmendu du "arduraz jokatzen ari dela, tregoa-giroari kalterik ez egiteko". Ostegunean bonbardaketa izan zen Idlibeko probintzian, iparraldean, errefuxiatu-esparru batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Siria albisteak gaur