Mundua -
Kongresu batean zegoen
Ipar Koreak BBCko kazetari bat kanporatu du
Langileen Alderdiko VII. Kongresuaren berri ematen ari zela, hitzordua "errespetu gutxirekin" jarraitzea egotzi dio Piongiangek.
Agentziak | Erredakzioa
Langileen Alderdiko VII. Kongresuaren berri ematen ari zen Rupert Wingfield-Hayes BBCko kazetaria herrialdetik kanporatu du Ipar Koreak, komunikabide britainiarrak jakinarazi duenez.
Ipar Koreako agintariek gaur eman dute kanporatzearen berri, eta jakinarazi dute kazetariak ezingo duela herrialdea berriro zapaldu. Erabaki hori justifikatzeko argudiatu dutenez, "errespetu gutxirekin" ari zen jarraitzen Wingfield-Hayes hitzordua.
Kazetaria apirilaren 29tik zegoen Piongiangen, eta hiriburutik ateratzeko zela, maiatzaren 6an, atxilotu zuten. Ordudanik, hotel batean izan dute atxikita.
Wingfield-Hayes BCCren Tokioko berriemailea da gaur egun.
Atzerriko 130 kazetari daude Piongiangen, Langileen Alderdiko Kongresuaren berri bertatik bertara ematen.