Mundua -

Greziaren krisiaren aurrean

Defizitari eustea agindu du Nazioarteko Diru Funtsak

Greziak Nazioarteko Diru Funtsa kritikatu du maileguen truke Gobernuari eskatzen dion adostasun neurriak direla eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsaren estatu kideak defizitari eustea agindu dute, Grezia pairatzen ari den krisiaren aurrean. Porrot ekonomikoa saihesteko Europarekin eta Diru Funtsarekin negoziatzen ari da Grezia.

Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak bilera eguna dute gaur eta bihar Washingtonen eta Grezia mintzagai izatea aurrikusita ez zegoen arren, herrialde horrek pairatzen ari den krisiaren inguruan mintzatu dira bileran, Greziaren krisiak beste herrialdeetan eragina izango duen beldur.

Nazioarteko Moneta eta Finantza Batzordeak (Nazioarteko Diru Funtsaren organo aholkularia) adierazi duenez, "finantza publiko jasangarriak eta zorraren arriskuei aurre egiteko" Gobernuen konpromezua azpimarratu du.

Kritikak

Greziak Nazioarteko Diru Funtsa kritikatu du maileguen truke Gobernuari eskatzen dion adostasun neurriak direla eta.

"Greziako herritarrek ez diote Nazioarteko Diru Funtsari beldurrik izan behar. Laguntza ematen saiatuko gara", adierazi du 186 herrialde ordezkatzen dituen erakundearen nagusiak bileraren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea