Mundua -

3.150 hautesleku

Parlamenturako hauteskundeen bigarren itzuli eguna dute Hungarian

Lehenengo boladan Fidesz alderdi kontserbadoreak irabazi zuen eta gaurko hauteskundeetan alderdi horrek gobernatzeko izango duen babesa erabakiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hungriak parlamenturako hauteskundeen bigarren bolada eguna du gaur. 2,5 milioi lagunek dute bozkatzeko eskubidea eta horretarako 3.150 hautesleku zabaldu dituzte.

Lehenengo boladan Fidesz alderdi kontserbadoreak irabazi zuen eta gaurko hauteskundeetan alderdi horrek gobernatzeko izango duen babesa erabakiko da. Zundaketen arabera, litekeena da ganbera bakarreko Parlamentuaren 368 aulkien bi herenen babesa lortzea.

Joan den apirilaren 11n Viktor Orbanen oposizioko alderdi kontserbadoreak botoen % 52,7 lortu zuen eta 176 barrutien artean 119 irabazi zituen.

Hauteskundeen lehenengo boladan sozialdemokratek botoen % 19,3 lortu zuten, eta jarraian Jobbiren muturreko eskuma (% 16,7) eta alderdi ekologista (% 7,5) kokatu ziren. Hautestontziak 04:00etan zabaldu eta 17:00etan (GMT) itxiko dira. Hauteskunde Batzorde Nazionalak 21:00etan (GMT) plazaratuko ditu emaitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea