Mundua -

Hauteskundeak

Austriako presidenteak garaipen zabala lortu du

Lehen datuen arabera, Heinz Fischerrek botoen % 78 lortu ditu. Parte-hartzea % 48koa izan da, hots, Austriaren historiako txikienetakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Heinz Fischer Austriako presidenteak garaipen zabala lortu du Austriako presidentetzarako hauteskundeetan, lehenengo zundaketen arabera.

Fischer 72 urteko sozialdemokratak ustez botoen % 78 eskuratu ditu eta parte-hartzea % 48koa izan da, Austriaren historiako baxuenetarikoa.

Austriako presidentearen atzetik, Barbara Rosenkranz diputatu ultranazionalistak botoen % 15,5 lortu du eta Rudolf Gehring kontserbadore katolikoak sufragioen % 5,8 eskuratu du.

6,4 milioi austriar deitu dituzte gaur botoa ematera, baina Alderdi Popularraren hautagaiaren gabeziak, alderdia Gobernuarekin koalizioan dagoenez, jarraitze asko botoa inori eman ezinik utzi ditu.

Austriako Errepublikaren historian, orain arte, hauteskundeetara berriz aurkeztutako presidente batek ere ez ditu hauteskundeak galdu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea