Mundua -
Iruzkina
Hungarian baieztatu egin da eskuinerako joera
Eskuin liberalen eta eskuin muturreko arrazisten gorakada harrigarria izan da, parlamenturako hauteskundeen bigarren itzulian.
Erredakzioa
Hungarian parlamenturako hauteskundeen bigarren itzulia egin dute eta eskuin liberalen eta eskuin muturreko arrazisten gorakada harrigarria izan da.
Hungaria, Europako bloke komunista zenean, ekonomian onenetarikoa zuen, eta komunismotik kapitalismora trantsizioa egiten azkarrenetarikoa izan zen.
Hala ere, bere ekonomia hondatu egin da eta gaur egun, Erdialdeko Europan okerren dagoenen artean dago. Eta egoerak mesede egin dio, espero zenaren kontra, ezkerreko alderdiei ez, eskuindarrei.
FIDESZek, alderdi liberalak, aulkien bi herenak lortu ditu, hortaz, nahi duena egin dezake, Konstituzioa aldatu ere.
Eta harrigarria da baita JOBBIK alderdiaren emaitza, Hungaria hobe baten aldeko mugimenduak, ia botoen %20 lortu du, 2006ko hauteskundetan lortutako emaitzekin alderatuz, halako zortzi. Bere taktika argia da, ijitoek, judutarrek eta inmigranteek dute gertatzen den guztiaren errua, eta horrela lanpostua galtzeko beldur diren langile askoren botoak lortu dituzte.
Sozialdemokratak, orain arte Gobernuan, botoen % 20arekin zigortu dituzte. Hungariak eskuinera emandako bira, beraz, harrigarria izan da.