Mundua -

ATENTATUAk BAGDADEN

Ia 100 lagun hil dituzte Iraken hiru atentatutan

Egun odoltsua gaurkoa Iraken. Gutxienez 93 hildako eta ehundik gora zauritu, hiru atentatutan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurkoa egun odoltsua izan da Irakeko hiriburuan, izan ere, gutxienez 93 hildako eta ehundik gora zauritu izan dira Bagdaden Estau Islamikoak egin dituen hiru atentatutan.

Lehenengo atentatua, eta odoltsuena, Bagdad ekialdeko Sadr-hiria auzoan gertatu da.  Estatu Islamikoak 64 pertsona hil ditu hemen, kotxe bonba batekin. Auzo honetako gehiengoa Xiia da eta, auzoa aspaldidanik talde terroristaren helburuetako bat da.

Talde armatuarekin lotura daukan Amaq albiste agentziak, “martirio operazio” moduan definitu du atentatua. Horrela izendatzen dituzte talde armatuak egiten dituen atentatu suizidak.

Kotxe bonbaz egindako atentatuarekin, auzo horretan errotuta dagoen milizia Xii bat erasotu nahi zuten. Amaq albiste agentziaren arabera, hildakoak 70 eta ehunka zauritu izan dira.

Polizia irakiarraren arabera aldiz, azken balantzean hildakoak 64 dira eta zauritutakoak 87.

Kotxearen leherketak kalte material ugari eragin ditu inguruko etxebizitzetan. Muqtada al Sadr kleriko Xiitaren jarraitzaile ugari bizi diren inguruan, hain zuzen.

Bigarren atentatua, hiriburu iparraldeko Al Kazemiya auzoan gertatu da. Beste kotxe bonba batek gutxienez 17 pertsona hil ditu eta, beste 23 zauritu.

Hirugarren atentatuan aldiz, mendebaldeko Al Yamea auzoan gertatu da, eta beste 12 pertsona gehiago hil eta beste hainbat zuritu dira.

2014. urtetik, Irakeko tropek, milizia Xiitekin batera, talde yihadista suniaren aurka borrokan ari dira herrialde osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak bideoak Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak