Mundua -

Estradizioa

Manuel Noriega Panamako diktadore ohia iritsi egin da Frantziara

Dirua zuritzea egotzita epaituko dute bertan. AEBetan 17 urteko zigorra bete du, Medellingo kartelari laguntzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Antonio Noriega Panamako diktadore ohia Parisko Charles de Gaulle aireportura iritsi da gaur goizean, Floridatik estraditatua izan eta gero, dirua zuritzea egotzita Frantziako Justiziak epai dezan.

Noriegak 17 urteko kartzela zigorra bete du AEBetan, Medellingo (Kolonbia) kartelari laguntzeagatik. 1999an, gainera, 10 urteko zigorra ezarri zioten Frantzian, auzi-ihesean epaitu eta gero.

Frantziako Justizia ministroak azaldu duenez, AEBetako agintariek duela 15 egun eman zioten oniritzia estradizioari, eta harrezkero Paris prozesua antolatzen izan da.

Orain Parisen dagoela, Noriega fiskalarenera eramango dute, atxiloketa agindua jaso dezan, eta ondoren askatasunen epailearen aurrera eramango dute.

Noriegak Frantzian duen abokatuak, Yves Leberquierrek, esan du ezin dutela bere bezeroa epaitu, egotzitakoa preskribatu egin baita.

Gaur France Info irrati-kateak egindako elkarrizketa batean, abokatuak aurreratu du Noriegak inmunitatea duela ere argudiatuko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea