Mundua -

Estradizioa

Frantziako Justiziak kartzelatu egin du Noriega diktadorea

Dirua zuritzea egotzita epaituko dute bertan. AEBetan 17 urteko zigorra bete du, Medellingo kartelari laguntzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Antonio Noriega Panamako diktadore ohia AEBetatik estraditatu dute. Behin-behineko kartzela zigorra ezarri dio epaileak auzitegian aurkezteko berme bakarra dela uste duelako. Pariseko Le Sante kartzelara bidali dute.

Parisko Charles de Gaulle aireportura iritsi da gaur goizean, Floridatik estraditatua izan eta gero, dirua zuritzea egotzita Frantziako Justiziak epai dezan.

Noriegak 17 urteko kartzela zigorra bete du AEBetan, Medellingo (Kolonbia) kartelari laguntzeagatik. 1999an, gainera, 10 urteko zigorra ezarri zioten Frantzian, auzi-ihesean epaitu eta gero.

Frantziako Justizia ministroak azaldu duenez, AEBetako agintariek duela 15 eguneman zioten oniritzia estradizioari, eta harrezkero Paris prozesua antolatzen izan da.

Orain Parisen dagoela, Noriega fiskalarenera eramango dute, atxiloketa agindua jaso dezan, eta ondoren askatasunen epailearen aurrera eramango dute.

Noriegak Frantzian duen abokatuak, Yves Leberquierrek, esan du ezin dutela bere bezeroa epaitu, egotzitakoa preskribatu egin baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea