Mundua -

AEB

Thomas Hagan, Malcolm Xen hiltzailea, aske geratu da

Malcolm Xen hilketan parte-hartzea aitortu zuen lagun bakarra da Hagan. Malcolm X 1965ean tirokatu zuten, New Yorkeko Audubon Ballroomen hitzaldia ematen ari zenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thomas Hagan, Malcolm Xen hilketan parte-hartzea aitortu duen bakarra, espetxetik atera da asteartean baldintzapeko askatasuna lortu ostean, New Yorkeko Espetxe Zerbitzuetako Departamenduak jakitera eman duenez. Malcolm X 1965ean hil zuten eta AEBetako beltzen eskubideen defendatzailea izan zen.

69 urteko Haganek Lincoln kartzela utzi du goizean. 1992ko martxotik programa batean parte hartzen ari zen eta lana izatearen truke, astero bost egun Brooklyngo etxean egon zitekeen. Iragan hilabetean baldintzapeko askatasuna eskatu zuen familiarekin etxera itzultzeko. 1984tik egiten zuen hamabosgarren eskakizuna zen.

Malcolm Xen hilketan parte-hartzea aitortu zuen lagun bakarra da Hagan. Malcolm X 1965ean tirokatu zuten, New Yorkeko Audubon Ballroomen hitzaldia ematen ari zenean. "Ausiki asko ditut hilketan parte hartzeagatik", adierazi zuen baldintzapeko askatasunaren batzordearen aurrean, martxoaren 3an. "Sekula gertatu behar izan ez zela uste dut", erantsi zuen.

1966an zigortua

Hagani 20 urteko espetxe-zigorra jarri zioten 1996an. Era berean, beste bi gizon erruduntzat jo zituzten. Askatasuna lortzeko, Haganek lanpostu bat bilatu, lortu eta mantendu behar zuen, eta baita seme-alabak mantendu eta etxeratze-agindua bete ere. Gainera, aske geratu ostean baldintza horiek betetzen jarraitu beharko du.

Elijah Muhamad Islamaren Nazioko sortzailearekin eztabaida publiko bat izan ostean hil zuten Malcolm X. Malcolm Xek 1964an erakundea utzi zuen eta Muhamadi desleialkeriaz aritzea egotzi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea