Mundua -

AEBetako Senatua

Errepublikanoek bigarrenez gelditu dute Obamaren finantza erreforma

Demokraten arabera, legedi berriak kontsumitzaileak babestuko lituzke eta krisi berri bat saihestuko; baina errepublikanoek uste dute herritarren diruarekin bankuak erreskatatzeko balioko lukeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuko errepublikanoek Wall Streeten jarduna arautzeko sistemaren erreformari buruz eztabaida bat abiarazteko proposamena geldiarazi dute, bigarren aldiz bi egunetan.

Atzo egin zuten moduan, 57-41 mozioa bozkatu dute Senatuan, baina demokratek ez dituzte beharrezko 60 botoak eskuratu.

Demokratek uste dute Etxe Zuriaren babesa duen erreformarekin kontsumitzaileak babestuko dituztela eta finantza krisi berri bat izatea saihestuko dutela. Errepublikanoek, ordea, herritarren diruarekin bankuak erreskatatzeko neurri bat dela salatu dute.

Barack Obama AEBetako presidenteak, bere aldetik, "estatubatuarrek neurriari buruzko eztabaida zintzoa merezi" dutela iritzi dio.

Osasun erreformarekin gertatu zen moduan, errepublikanoek onartu egin dute beharrezkoa dela finantza erreforma bat egitea, baina demokraten proposamenarekin Gobernu federalak ekonomiaren gainean aginduak ematea ekarriko lukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea