Mundua -

HEZKUNTZA ERREFUXIATUAK

Ume errefuxiatuen % 50ek soilik ikasten du lehen hezkuntza

Ume errefuxiatuen erdiak bakarrik ikasten du lehen hezkuntza eta, nerabeen % 25ek soilik bigarren hezkuntza.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ume errefuxiatuen % 50ek soilik ikasten du lehen hezkuntza eta nerabeen %25ek soilik bigarrena, halaxe dio “Aski da aitzakiekin” dokumentu politikoak, UNESCO txosten baten  eta NBEren ACNURen datuetan oinarritukoak.

Dokumentu honetan, herrialde ezberdinei ume hauek indarrez hezkuntzako plan nazionaletan integratzeko eta pertsona hauen egoera gertutik kontrolatzeko eskatzen da.  Dokumentuaren arabera, helburua, ume hauen etorkizuna bermatzea da.

“Momentu honetan, sekula ezagutu ez den moduan, hainbat jende indarrez desplazatuta daude eta honek, sekulako presioa suposatzen die hezkuntza sistemei. Baina egoera oso berezia da; eskolan matrikulatuta egongo balira, hainbat arriskuren aurrean babestuta egongo lirateke: Trafikoa, adopzio ilegalak, haurtzaroko ezkontzak eta sexu esplotazioa adibidez, esan du Irina Bokova, UNESCOko zuzendari orokorrak.

Beste herrialde batzuetan ume errefuxiatuen egoera askoz larriagoa da. Kenyan, Pakistanen eta Bangladeshen 12 eta 17 urteko nerabeen % 5 soilik dago bigarren hezkuntzan matrikulatuta. Herrialde batzuetan, lehen hezkuntza matrikulazio tasak ere oso txikiak izaten jarraitzen dute. Turkian adibidez haurren % 7 baino ez dago lehen hezkuntzan matrikulatuta.

“Ume errefuxiatuek, beste umeen modura, hezkuntza sisteman sartzeko eskubidea daukate”, esan du Filippo Grandi Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuentzako goi komisarioak.

Neskatoak dira bazterketa handiena jasaten dutenak

Neskak, berez marjinatuak direnak, mutiko errefuxiatuak baino egoera larriagoa daukate. Kenyako Kakuma kanpamenduan adibidez, lehen hezkuntzan %38a ziren soilik neskak. Pakistanen, haurtzaroan ezkontzera behartzen dieten tokietan, neskatoen % 90ek uzten du hezkuntza sistema.

Munduko barneko errefuxiatuen % 70 emakumeak dira eta, hezkuntza sisteman atzeren daudenak ere badira.

Dokumentuan lau ildo nagusi proposatzen zaie gobernuei, egoera honekin bukatzeko:

-Desplazatuak diren haurrek hezkuntzarako eskubidea daukatela legeetan onartzea.

-Desplazatutako ume eta nerabeak hezkuntza sistema nazionalean integratzea.

-Urgentziazko hezkuntza azkar eta flexiblea emateko aukera eskaintzea.

-Ume hauei Irakasle profesionalak eta motibatuak bermatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea