Mundua -

Ekialde Hurbila

AEBek elkarrizketak berrabiatuko ditu israeldar eta palestinarrekin

"Elkarrizketen jarraipena beharrezkoa da. Datorren astean zeharkako elkarrizketei berriro ekingo diegu", esan du Hilary Clintonek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBek israeldarrekin eta palestinarrekin zeharkako elkarrizketak berrabiatuko dituztela adierazi du Hilary Clinton AEBetako Estatu idazkariak. Joan den martxoan elkarrizketok eten zituzten Jerusalemeko kolono-gune berrien hedakuntza zela eta.

"Elkarrizketen jarraipena beharrezkoa da. Datorren astean zeharkako elkarrizketei berriro ekingo diegu", adierazi du Hilary Clintonek.

"Larunbatean Kairon bilduko da batzorde arabiarra; orduan, Mahmud Abas Palestinako presidentearen konpromisoa (elkarrizketekin jarraitzeko) lagunduko duten", azpimarratu du Estatu idazkariak.

Joan den martxoan AEBek israeldarren eta palestinarren arteko zeharkako elkarrizketen jarraipena iragarri zuten, baina laster eten zituzten Israelek Jerusalemeko ekialdean kolono-gune berriak sortu zituelako.

Israeldarren eta palestinarren arteko bakea lortzeko, Washingtonek gertuko elkarrizketak proposatu ditu; elkarrizketak 2008an hautsi zituzten Israelgo tropak Gazan sartu zirenean, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea