Mundua -

Erasoa

50 lagun hil dira dagoeneko Somalian egindako bi atentatuetan

Zaurituak 150 dira jada, lehergailuez Mogadiscio hiriburuko meskita baten kontra burututako bi erasoetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 lagun baino gehiago hil dira dagoeneko eta beste 150 zauriturik daude Abdalla Shideye meskitaren kontra egindako atentatu bikoitzean, Barakako merkatuan, Mogadiscio Somaliako hiriburuan.

Aste honetan Barakako auzoko meskita baten kontra egindako bigarren atentatua da hau. Mogadiscioko eskualde hori Al Shabaab eta Hizbul Islam talde matxinatuek kontrolatzen dute.

Abdalla Shideye meskita Al Shabaab-ko agintariek erabiltzen dute askotan hitzaldiak egiteko. Horrela, hildako asko talde islamista horren kideak, agintariak edo komandanteak izan daitezke.

"Gau guztia gorpuak eta zaurituak meskitako hondakinen artetik ateratzen eman dugu", adierazi du Al Shabaab-ko kide batek.

Lekuko batzuen arabera, Fuad Mohamed Khalaf Al Shabaabeko agintari gorenenetakoa hiltzea izan da atentatuaren helburua.

"Herrialdeko txotxongiloak erabili dituzte ni hiltzen saiatzeko, baina Jaungoikoari esker bizirik nago", adierazi du Khalafek. Eztanden unean kide berriei fede ikasgaia ematen zebilen.

Atentatuaren egiletza ez da ezaguna oraindik, baina hildakoen kopurua handitu egin daiteke orduak igaro ahala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea