Mundua -
Bat-egitea
United Airlines-Continental, aire konpainia handiena, sortuko dute
Kostuak murrizteko eta hobeto lehiatzeko elkartuko dira. Konpainia berriak (United) 59 herri lotu eta 370 helmuga eskainiko ditu.
Erredakzioa
United Airlinesek eta Continentalek batzeko prozesu bat hasi dute nazioarteko aireko garraio konpainia handiena sortzeko, gaur jakitera eman dutenez. Bat-egite honekin kostuak murrizteko eta hobeto lehiatzeko joera sendotzen dute.
Konpainia biak akordio (2.400 milioi euroko bat-egitea) batera heldu dira; beraz, AEBetako aginte arautzaileak baimentzen badu nazioarteko aireko garraio konpainia handiena sortuko dute: 59 herri lotu eta 370 helmuga eskainiko ditu (90.000 lagunek lan egingo dute bertan).
Konpainia berria United deituko da; Chicagon (Detroit) izango du bere egoitza eta Houstonetik (Texas) lan egingo du, beste bederatzi lan-gune izan arren. Gainera, Continentalen irudia eramango dute hegazkinek.
Uniteden eta Continentalen, (nazioarteko hirugarren eta laugarren konpainiak bidaiariak garraiatzen, hurrenez hurren) arteko bat-egitea kostuak murrizteko eta hobeto lehiatzeko jokabideari erantzuten dio.
United Delta Air Lines (DAL) baino % 8 handiagoa izango da eta AEBetako merkatuaren % 21 inguru kudeatuko du. Deltak, ordea, 2008an % 20 kudeatze lortu zuen Northwest Airlines erosi ostean.