Mundua -

Iruzkina

Baliagarria ez den ituna

Arma Nuklearrak murrizteko ituna, armak zeuzkaten Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Bretainia Handia, Frantzia eta Txinaren asmakizuna izan zen euren monopolioari eusteko.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogei urte bete ditu Arma Nuklearrak murrizteko itunak. Hitzarmen hori berritzeko batzarra ari da egiten Nazio Batuen Batzar nagusia. Pentsa liteke itun horren helburua munduan arma nuklearrak murriztea edota desegitea dela baina ez da horrela.

Izan ere, itun hori dagoenetik, bonba atomiko gehiago dago munduan eta are gehiago, herrialde gehiagok dituzte arma horiek.

Berez, itun hura, armak zeuzkaten Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Bretainia Handia, Frantzia eta Txinaren asmakizuna izan zen euren monopolioari eusteko. Itun horren arabera, herrialde ez nuklear batek bere zentral nuklearrentzako erregaia eros zezakeen; baina ezin zuen material horrekin bonba atomikorik egin. Potentzia atomikoen desarmeaz ere hitz egiten zen, baina begibistan dago hau ez dela bete.

NBEaren bilera hau azkenean hitzaldi politak egiteko eta Iran erruduna dela adierazteko baliogarria izango da. Herrialde horrek ituna sinatu arren , bonba atomikoak egiten saiatzen ari dela uste dute.

Mahmud Ahmadineyad Iraneko presidenteak hitz egin zuen atzo, eta espero zen bezala eraso eginez bere burua defendatu zuen. Ez zuen onartu arma atomikoak egiten ari denik, eta bere plan nuklearrak ez dituela aldatuko baieztatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea