Mundua -

Bozak Britainia Handian

David Cameron, zentroko boto-emaileak eskuratu nahi dituen gizona

Alderdi Kontserbadorearen lehenengo ministrorako hautagaiak alderdia goitik behera aldatu zuen, elementu atzerakoienak uxatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Britainia Handiko Alderdi Kontserbadorearen lehen ministrorako hautagaiak, zentroko boto-emaileak eskuratzeko kanpaina egin duenak, alderdia eraberritu zuen eta Gobernurako benetako alternatiba bihurtu zuen.

Kontserbadore "errukiorra" dela esaten dute (bere aurrekoen neoliberalismotik urrun dagoelako), zentroko boto-emaileak erakarri nahi ditu "Nasty Pasty" (alderdi maltzurra) izena hartu zuen alderdiaren itxura aldatuta.

13 urtez oposizioan egon den alderdia berriro hautagai irmoa izateko ahaleginean, elementu atzerakoienak deuseztatu zituen eta badirudi alderdiaren barruan Europar Batasunari buruz izan diren desadostasunak, eta beste hainbat ere, desegin dituela.

Dena dela, ideologikoki erakusten duen anbiguotasunak superfiziala dela pentsarazi diote askori eta boto-emaileentzat hautagai iluna da. Cameronek "familiako gizontzat" jotzen du bere burua.

Hautagai kontserbadorea ez zen giro politikoan jaio, Sobiet Batasunera 1985ean egin zuen bidaia batek piztu zion sena, eta bere esaldia da "Estatua zure zerbitzaria da, inoiz ez zure jabea".

1966an jaio zen Londresen, sustrai nobleko familia batean, eta David Donald William Cameronek Ingalaterrako eskola garrantzitsuenetan ikasi zuen, eta Oxfordeko unibertsitatean lizentziatu zen Filosofian, Politikan eta Ekonomian.

1996an Samantharekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen (horietako bat hil egin zen 2009an 6 urterekin), eta orain laugarrenaren zain daude.

1994 eta 2001 artean komunikazio zuzendari izan zen Carlton telebista katean.

1997an hauteskundeetan aurkeztu ondoren, 2001ean parlamentuko eserleku bat eskuratu zuen.

2005ean Alderdi Kontserbadorearen buruzagitza lortu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea