Mundua -

Hauteskundeak

Kuczynskik, Peruko presidente birtualak, 'elkarrizketa' eskaini du

Bestalde, Keiko Fujimorik ez du porrota onartu eta ”pazientziaz, azken emaitzaren zain” daudela esan du.

Pedro Pablo Kuczynski Peruko presidente birtuala. Argazkia: EFE
Pedro Pablo Kuczynski Peruko presidente birtuala. Argazkia: EFE
Pedro Pablo Kuczynski Peruko presidente birtuala. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Pablo Kuczynski Peruko presidente birtualak “elkarrizketarako borondaterik onena” azaldu du, iragan igandeko hauteskundeak irabazi ondoren. Azken hamarkadetako hauteskunde lehiatuenak izan dira Perun.

“Garaipen birtuala oso apal hartzen dugu, Peruk erronka handiak dituelako aurretik, herri batu bat nahi dugu, hitz egiteko prest”, adierazi du Kuczynskik jarraitzaileen eta kazetarien aurrean.

Botoen % 99 zenbatuta, Kuczynskik bozen % 50,12 lortu ditu, eta Keiko Fujimorik, Alberto Fujimori presidente ohiaren alabak, % 49,87.

Hauteskunde-kanpainako inkesta guztiek Fujimori jo zuten irabazle. Kuczynskiren arerioak ez du porrota onartu, eta astelehenetik isilik izan ondoren, ”pazientziaz, azken emaitzaren zain” daudela esan du.

“Inork ezin du kukurruku egin"

Pedro Spadaro Fujimoriren alderdiko bozeramailearen hitzetan, azken botoa zenbatu arte “inork ezin du kukurruku egin”.

173 akta aztertu behar dituzte zenbaketa % 100ean amaitzeko, Hauteskunde Prozesuetako Bulego Nazionalak jakitera eman duenez.

Fujimorismoaren menpe dagoen Kongresu bati egin beharko dio aurre Kuczynskik datozen bost urteetan; izan ere, Keikoren alderdiak 73 eserleku ditu Ganberan (guztira, 130 dira).

Segurtasunik ezaren aurkako borroka izan beharko du lehentasun buruzagi berriak, perutarren kezka nagusietako bat baita. Hazkunde ekonomikoa areagotzea ere izango du erronka. Iaz % 3,26 hazi zen Peru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Peru azken ordukoa