Mundua -
Komunikatua
EBko 'jakintsuen taldeak' jubilatzeko adina atzeratzea eskatu du
Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia buruzagi dutela, etorkin gaituak erakarri behar direla azpimarratu dute ere, erronka demografikoari aurre egiteko.
Erredakzioa
Europar Batasuneko ''jakintsuen taldeak'' Europak jubilatzeko adina atzeratu eta erronka demografikoari aurre egiteko etorkin gaituak erakarri behar dituela adierazi du.
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia buruzagi dutela, ''jakintsuek'' dokumentu bat aurkeztu dute Bruselan, neurriak hartzen ez badira, biztanlegoaren zahartzea eta Europako lan indarra "sostengatu ezineko pentsio, osasun eta babes sozial sistema bilakatuko" dela adieraziz.
Gonzalezek "jubilazioa ikusteko era erradikalki aldatu" behar dugula adierazi du, "beharrizan bat ezik, aukera bat izan dadin".
Behin legalki ezarritako etorkinek Europako herritarren eskubide sozial berdinak izatea ere eskatu dute, "legez kanpoko etorkinen lanbideen kulturaren kontra" borrokatzeko.