Mundua -

Sumendi-errautsaren ondorioz

AENAk Bilboko aireportua itxi du

Santiago, A Coruña eta Vigoko aireportuen irekiera arratsaldeko 17:00ak arte atzeratu du. Asturiaseko, Santandergo, Valladolidko, Leongo eta Burgoseko aireportuak ere 16:00etan itxi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean, AENAk itxita zeuden aireportu guztiak zabaldu ditu, lurralde galiziarrean daudenak izan ezik; hau da, Santiagon, A Coruñan eta Vigon daudenak. Salamancakoa ere goizeko 11:00etan itxi egin dute atzo gauean ireki ostean, penintsulako ipar-mendebaldearen gainean dagoen sumendi-errauts hodeiaren ondorioz.

Arratsaldeko 16:00etan Bilboko aireportua itxi dute, eta horrekin, Asturiasekoa, Santandergoa, Valladolidekoa, Leongoa eta Burgosekoa ere. Gauerarte ez dute irekitzea espero.

Galiziako aireportuak 16:00etan jarriko zituzten martxan berriz ere, baina gutxienez ordubete gehiago egongo dita itxita eta arratsaldeko 17:00ak arte atzeratu du irekiera.

Euskal lurraldekoak, ordea, igandeko 02:00ak arte egon dira zerbitzurik gabe.

Larunbateko 20:00etan Zaragoza, Valladoli eta Salamancakoak zabaldu zituen AENAk.

Islandiako Eyjafjalla sumendiko errauts hodeiaren ondorioz Santiago de Compostela, Vigo, A Coruña, Asturias, Santander, Burgos, Leon, Valladolid eta Salamancako aireportuak itxi behar izan zituzten. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Zaragoza, Iruña eta Errioxako aireportuak larunbateko 12:00etan itxi zituzten.

Euren ateak itxi zituzten azken lau aireportuak Kataluniakoak izan ziren, tartean, Barcelona-El Prat, Sabadell, Girona eta Reus. Soilik Bartzelonako El Prat aireportuan 28.000 lagun izan daitezke kaltetuak. AENAko aireportu-sare barnean ez dagoen arren, Lleidako aireportua ere itxita egon zen.

Aire-trafikoa kontrolatzeko Europako agentziak (Eurocontrol) AENAri (Espainiako Aireportuak eta Aire-Nabigazioa) adierazi dionez, errauts hodeia 02:00etan sartu zen Espainiako aireko espazioan.

Hegaldiak euskal aireportuetan

Bilboko aireportuan 90 hegaldi programatuta zeuden larunbaterako, horietatik 14 hegaldi normaltasunez irten ziren eta 60 hegaldi bertan behera geratu ziren. Hondarribian 12 hegazkin aireratzea aurrikusita zegoen.

Iturri berdinen arabera, Gasteizeko aireportuan programatutako bost hegaldien artean bat normaltasunez irten zen eta ez zen bertan behera geratu zen hegaldirik. Iruñean ere ez zenegon bertan behera geratu zen hegaldirik. Izan ere 11 hegaldi programatuta zeuden atzorako eta bi normaltasunez irten ziren.

1.114 hegalditik, 606 bertan behera

Itxita dauden 20 aireportutatik 1.114 hegaldi irtetea aurrikusten zen arren, horietako 606 bertan behera geratu zirela adierazi zuen AENAk.

Egoera honen aurrean, aireportuetara joan aurretik aire-konpainiekin harremanetan jartzea gomendatu du AENAk, bertan behera geratutako edota atzeratutako hegaldien inguruan informazioa jasotzeko. Horretaz gain, bezeroen eskura informazio telefono bat -- 902 404 704 -- dagoela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea