Mundua -

Hauteskundeak Erresuma Batuan

'Torie'k eta liberaldemokratek negoziazioekin jarraitzen dute

Bi alderdien negoziatzaileak 10:00etan bildu dira eta kontserbadoreen talde parlamentarioak bilera bat izan du 17:00etan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko kontserbadoreek eta liberaldemokratek negoziaketekin jarraitzen dute Londresen, herrialdeari egonkortasuna emango dion gobernu bat sortzeko aukeraren inguruan.

David Cameronen ''torie''k aliantza bat behar dute, iragan osteguneko hauteskundeetan ez baitzuten gehiengo absoluturik lortu.

Cameron eta Nick Clegg alderdi bakoitzeko buruzagiek elkarrizketa "adiskidetsua" izan zuten atzo.

Bi alderdien negoziatzaileak 10:00etan bildu dira berriz ere.

Kontserbadoreen talde parlamentarioak bilera bat izango du 17:00etan.

Bien bitartean, Gordon Brown lider laborista lehen ministroa da oraindik, gobernu berria eratzen den bitartean, eta akordio posible bat eskaini die liberaldemokratei, ''torie''kin adostasunera heltzen ez badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea