Mundua -

Ipar Renania

Hauteskunde erabakigarriak Merkelentzat gaur Wesfalian

Sozialdemokraten eta Berdeen arteko aliantzak arriskuan jar lezake Angela Merkelen koalizioaren gehiengo parlamentarioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, igandea, erabakigarriak izan daitezkeen eskualdeko hauteskundeak ospatzen ari dira Ipar Renaniako Westfalian (NRW).

NRWko hauteskundeak Angela Merkelen bigarren Gobernuko politikaren inguruko erreferenduma suposatuko du. Koalizio ahuldua da dagoeneko, etengabeko eskandaluengatik eta, Greziari laguntza ekonomikoa eskaintzearen inguruko jarrera mesfidatia dela eta, nazioarteko komunitatearen ikus puntuan egoteagatik.

Westfaliak (NRW), Estatuko tokirik jendetsuena eta produktiboenetarikoak, kantzilerraren eta Alderdi Kristau-Demokrataren buruzagia den Angela Merkelen bigarren mandatuko erronkarik garrantzitsuena suposatzen du. Bere koalizioak, Alderdi Liberal Demokrata kide duena, gehiengo parlamentaria gal lezake Berlinen, bere lehiakide Sozialdemokratek Berdeekin aliantza bat sortuz gero.

Merkelek isiltasunez jokatu du Atenasi egin beharreko mailegu ekonomikoaren aurrean, ez agertzearren herriak onartuko ez duen jarrera gaurko hauteskundeen emaitzak jakin aurretik. Era berean, jarrera kontserbakorra agertu du Merkelek Jurgen Ruttgers bere hautagaia kristau-demokrataren inguruko istiluen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea