Mundua -

Iruzkina

Merkel, greziarrak eta gauza gehiago

Merkelen alderdiak behera egin du igande honetako hauteskundeetan, baina Grezia ezin izan liteke porrotaren kausa bakarra izan.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezinezkoa da Renania Westfaliako boto-emaileek Angela Merker kantzilerraren alderdia horrenbeste zigortu izana Greziari, gogoz kontra, ekonomikoki laguntza emateagatik.

Egia da alemaniarrak gai horrekin nazkatuta daudela, izan ere, uste dute poltsikotik lapurtuko dieten dirua gehiagi gastatu duten greziarrei emango dietela. Hala ere, badakite Berlingo Gobernuak, hauek edo beste batzuk egonda ere, derrigorrez Greziari lagundu behar diola halabeharrez.

Hortaz, haien arrazoia mespretxatu gabe, beste arrazoi bat egon behar du Merkelen Kristau Demokrata Batasunaren alderdiaren eta Guido Westerwellen liberalen botere galeran.

Eta badago: Kristau Demokraten eta liberalen koalizioak ez dute bikote ona egiten Berlinen. Horregatik, Renania Westfaliako hauteslek alderdi horiek landerrean zigortzea erabaki dute eta sozial-demokratei eta berdeei beste aukera bat ematea (2005ean Gobernua osatu zuten).

Gaurkoak politika federalean ondorioak izango ditu, gobernatzen ari den koalizioak Bundesraten, Parlamentuan, gehiengoa galdu duelako. Hala ere, Bundestang-en mantenduko du.

Baina legeak bi Ganbaratan onartuak izan behar direnez, hemendik aurrera Gobernuarentzat legeak onartzea traba gehiago izango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea