Itxi

Mundua

'Brexit'

EB uzteko 'kapitaina' ez dela bera izango iragarri du Cameronek

Agentziak | Erredakzioa

Hala, urrian lehen ministro berria aukeratu beharko dutela iragarri du Erresuma Batuko gobernuburuak. Referendumean herritarren erabakia “oso argia” izan dela azpimarratu du Cameronek.

Erresuma Batuak Europar Batasuna (EB) uzteko erabakia hartu ondoren, urrian dimisioa emateko borondatea agertu du David Cameron lehen ministroak.

Herrialdea “helmuga berri” batera, Europar Batasunetik kanpo, eramango duen “kapitaina” ez dela bera izango iragarri du Cameronek. Hala, urrian lehen ministro berria aukeratu beharko dutela esan du.

Europar Batasunean jarraitzearen aldeko kanpaina egin ondoren, EBtik ateratzeko prozesua zuzenduko duen “kapitaina” bera izatea ez litzatekeela “zuzena” izango azaldu du Erresuma Batuko gobernuburuak prentsaurrekoan.

Gainera, alderdiak urrian lehen ministro berria aukeratzeko kongresua egingo duela iragarri du Cameronek. Galdeketan, herritarren erabakia “oso argia” izan dela azpimarratu du agintariak.

Erresuma Batuaren “borondatea” errespetatu behar dutela nabrmendu du lehen ministroak.

Bere erabakiaren berri Isabel II.a erreginari eman diola adierazi du buruzagiak. Horrela, Alderdi Kontserbadorearen agintaritza urrian utziko duela aurreratu du.

a aurreratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena