Mundua -
Tiroketa Turkian
Hiru pertsona hil dituzte tiroz Ankarako ospitale batean
Itxura guztien arabera, ospitaleko zenbait langilek liskarra izan dute, eta horren ondorioz gertatu da ezbeharra.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon bat tiroka hasi da gaur Ankarako (Turkiako hiriburua) unibertsitate ospitale bateko farmazian. Ondorioz, hiru pertsona hil eta beste bat larri zauritu ditu, Dogan albiste-agentziak adierazi duenez.
Hedabideek helarazitako informazioaren arabera, ospitaleko zenbait langilek liskarra izan ondoren gertatu da tiroketa.
Polizia ospitalera joan da, eta sarrera-irteera guztiak itxi ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea