Mundua -
AEB
Psikosia berriz ere New Yorken bonba-auto faltsu baten ondorioz
Bigarrenez aste honetan, Poliziak Manhattaneko leku bat hustu du gaur goizean, bonba-auto bat zegoelakoan, baina azkenean alarma faltsua izan da.
Erredakzioa
Psikosia piztu da berriz ere New Yorken bonba-auto faltsu baten ondorioz.
ConEdison konpainia elektrikoko eraikin bat eta etxebizitza eraikin bat hustu du New Yorkeko Poliziak, Union Square inguruan aparkatutako kotxe batek alarmak piztu ondoren. Autoan bi gas-bonbona zeuden baina bonba-auto faltsu bat besterik ez da izan.
CNN telebista kateak adierazi duenez, New Yorkeko Poliziak gauerdi inguruan jaso zuen abisua. Antza, autoaren jabeak lorategi-lanetan erabiltzen zituen gas-bonbonak.
Hainbat hedabideen arabera, artezilarien errobot batek Oldsmobile Cultas Ciera autoaren lehioak apurtu ditu X izpiak erabiliz.
Maiatzaren Lehenengotik alerta egoeran bizi da New York, izan ere, egun horretan Times Square plazan atentatu saiakera bat egon zen. Poliziak kotxe batek kea zeriola zioen abisu bat jaso zuen eta, alboko kaleak hustuta, autoa arakatu eta gasolina eta lehergailuak aurkitu zituen autoan.
Ordutik aurrera hainbat bonba-auto abisu izan dira New Yorken.