Mundua -
Bangkok
Tentsioak gora Thailandian, manifestari baten heriotzaren ostean
Oposizioko manifestariek, Alkandora Gorriek, hiriburuko erdigunea hartua dute oraindik. Bien bitartean, Gobernuak berean jarraitzen du eta ez ditu hauteskundeak maiatzera aurreratuko.
Erredakzioa
Tentsioak gora egin du Thailandian bart Bangkok hiriburuko kaleetan manifestari bat hil ostean.
Khattiya Sawasddipol Armada utzi eta Alkandora Gorrien Mugimenduarekin bat egin duen jeneralak eraso bat jasan ondoren piztu ziren protestak.
Tentsioa nabarmena da Bangkokeko kaleetan Armadako indarren eta oposizioko manifestarien artean. Alkandora Gorriek indarra hartu dute hiriburuko erdigunean eta finantza eta merkataritza eremu garrantzitsuenak hartu dituzte.
Bart, manifestari bat hil zen Armadako indarren kontrako borroketan. Buruan tiroa jota hil da, medikuen iturriek jakitera eman dutenez.
Sawasddipolek Armada utzi zuen eta Alkandora Gorrien buruzagi bilakatu zen, atzo buruan tiroa jaso zuen arte. Tiroa eraikin alturen batean zegoen frankotiratzaile bati leporatu diote.
Khattiya egoera kritikoan dago, eta zainketa intentsiboen unitatean dago ingresatuta, ospitalean.
Dagoeneko 30 pertsonatik gora hil dira Thailandiako Gobernuaren kontrako protestetan, azken bi hilabeteetan. Bien bitartean, Gobernuak berean jarraitzen du eta ez ditu hauteskundeak maiatzera aurreratuko.