Mundua -

'S' modeloaren istripua

Gidari bat pilotu automatikoa martxan zuela hil zela onartu du Teslak

Pilotu automatikoa martxan jarri zutenetik ‘S’ autoak 209 milioi kilometro baino gehiago egin dituela eta lehen ezbehar larria dela goraipatu du AEBko konpainiak.

Tesla S autoa Pekingo azoka batean. Argazkia: EFE
Tesla S autoa Pekingo azoka batean. Argazkia: EFE
Tesla S autoa Pekingo azoka batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tesla ibilgailu elektrikoen ekoizleak gaur jakitera eman duenez, 'S' auto batek istripua izan zuen pilotu automatikoarekin zirkulatzen ari zenean, eta gidaria hil egin zen.

Pilotu automatikoa martxan jarri zutenetik 'S' autoek 209 milioi kilometro baino gehiago egin dituztela eta lehen ezbehar larria dela goraipatu du AEBko konpainiak.

Ezbeharra Floridan gertatu zen. Traktore bat autobidean sartu zen perpendikularrean. Autoko gidaria ez zen ohartu eta pilotu automatikoak ez zituen traktorea eta atoia antzeman. Honenbestez, balaztak ez ziren aktibatu eta bi ibilgailuek talka egin zuten.

Tesla autoko gidaria maiatzaren 7an hil zen, Willistonen (Florida).

“Ez da perfektua”

“Pilotu automatikoa gero eta hobea da, baina ez da perfektua eta gidaria erne egon behar da oraingoz”, adierazi du Teslak.

Pilotu automatikoa ibilgailuetan martxan ez dagoela azpimarratu du enpresak, hau da, gidariaren baimen “esplizitua” beharrezkoa da sistema martxan jartzeko. Sistema proba fasean dago oraindik.

Pilotu automatikoa martxan jartzen denean, “eskuak bolantean beti izan behar dituela gogorarazten dio ibilgailuak gidariari, edozein unetan berriro agintea hartzeko”, azaldu du Teslak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Ameriketako Estatu Batuak