Mundua -

Mohamed Abdelaziz--en ordezkoa

Brahim Gali, Fronte Polisarioko idazkari nagusi berria

Ostiraletik Dakhla-ko errefuxiatuen kanpalekuan bilduta zeuden 2.470 kongresistek emandako botoen %93,19 eskuratu du.

Brahim Gali. Argazkia: EFE
Brahim Gali. Argazkia: EFE
Brahim Gali. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brahim Gali (67 urte) Fronte Polisarioko sortzaileetako bat eta lider militar historikoa Fronte Polisarioko idazkari nagusi eta Mendebaldeko Saharako presidente izendatu dute gaur.

Galik, mugimendu sahararraren ahots gogor eta eraginkorrenetakoa denak, ostiraletik Dakhla-ko errefuxiatuen kanpalekuan bilduta zeuden 2.470 kongresisten botoen %93,19 eskuratu du. Modu horretan, maiatzaren 31n hil zen Mohamed Abdelaziz aurreko idazkari nagusia ordezkatuko du.

Hauteskunde batzorde nazionalak emandako datuen arabera, Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkaria izan zenak 1.803 aldeko boto jaso ditu; 538 abstentzio eta 64 boz baliogabe egon dira eta 65 kongresistak hutsean bozkatu dute.

Galik 67 urte ditu, eta Fronte Polisarioaren zein Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa eratzaileetako bat izan zen, baita gerrillaria, Defentsa ministroa eta enbaxadorea Madrilen eta Aljerren.

Elkarrizketak geldirik badirau eta nazioarteko komunitateak Marokoren "luzamendu politika"ri eutsiz gero, borrokara itzultzeko prest agertu izan da. Horrez gain, hedabide batzuen arabera Aljeriak babesten zuen hautagaia da (Aljeria da sahararrek duten aliatu nagusia). Bestalde, Marokok gutxien ikusi nahi zuen politikaria ere bada.

Iturri sahararrek diotenez, Gali "kontsentsurako burua da, eta aurreko idazkari nagusiak ezarritako jarraibideak jarraituko ditu, bide diplomatikoaren alde eginda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Fronte Polisarioa albisteak Rabat gaur