Mundua -

Saudi Arabiako mugan

Yemenen bahitutako bi neska alemaniar askatu dituzte

Saudi Arabiako Gobernuaren esanetan, Al Kaidaren gertuko talde batek 2009ko ekainean bahitutako bederatzi atzerritarrez osatutako taldean zeuden. Haien gurasoak eta anaia ez dituzte oraindik askatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009ko ekainean, Yemenen, Saudi Arabiako mugatik gertu bahitutako bi haur alemaniar askatu dituztela baieztatu du Saudi Arabiako Barne Ministerioak.

Gobernuaren arabera, Al Kaidaren gertuko talde armatu batek bahitu zituen adingabeak, baina zonaldeko talde bat berak ere ez zuen bere gain hartu bahiketa hori.

Saada hiriaren kanpoaldean, herrialdearen iparraldean, bahitu zituzten bederatzi atzerritarrez osatutako taldeko kideak ziren. Beranduago, bahitutako hiru emakume, bi alemaniak eta hegokorear bat, hilda aurkitu zituzten.

Adingabe bien askapenaren ostean, hiru alemaniar -haien gurasoak eta anaia- eta britaniar bat bahituta jarraitzen Oraindik ez dago gainontzeko bahituen berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea