Mundua -

Venezuela

Milaka venezuelar Kolonbiara joan dira elikagai eta sendagai bila

Muga hamabi orduz ireki dute, duela hamaika hilabete, kontrabandoa eta paramilitarrak sartzea galarazteko, itxi ostean.

Venezuelarrak, Kolonbiara bidean. Argazkia: Efe
Venezuelarrak, Kolonbiara bidean.
Jakiak eta botikak erosteko Kolonbiara joan dira milaka venezuelar

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka venezuelarrek muga igaro dute eta Kolonbiara joan dira elikagaiak eta sendagaiak erosteko, muga hamabi orduz ireki dutela aprobetxatuta. Venezuelako agintariek duela 11 hilabete itxi zuten muga, kontrabandoa eta paramilitarrak sartzea galarazteko.

Kolonbiak 15.000 pertsona sartu direla jakinarazi du lehenengo orduetan, baina 40.000 izatea espero dute, muga irekita egon den 12 orduetan.

Igandeko 07:00etan ireki zuten muga, eta ordurako milaka venezuelar zeuden zain, Francisco de Paula Santander eta Simon Bolivar nazioarteko zubietan, El Tiempo egunkariak zabaldu duenez.

"Ez dugu janaririk, ez sendagairik, ez segurtasunik. Herrialdeen laguntza behar dugu, sufritzen ari gara eta. Xanpua, hortzetako pasta, arroza, esnea, haur-oihalak eta sendagaiak erostera gatoz", azaldu dute venezuelar batzuek.

Abuztuaren 19an hasi zen Venezuela muga ixten, eta azken hileotan muga igaro nahi zuten gutxi batzuei uzten zien pasatzen, premiazko beharretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Venezuela bideoak Kolonbiako albisteak gaur