Mundua -
Lapurreta
Bost margolan lapurtu dituzte Pariseko Arte Modernoko Museoan
Ostu dituzten lanen artean Pablo Picassok egindako "Le pigeon aux petits pois" koadroa zegoen. Guztira, lapurtutako artelanek 500 milioi euro inguru balio zuten.
Erredakzioa
Bost margolan lapurtu dituzte, tartean Pablo Picassoren "Le pigeon aux petits pois" eta Henri Matisseren "La pastorale" koadroak, Pariseko Arte Modernoko Museoan, adierazi dute Frantziako bainbat hedabidek.
Georges Braquesen "L''olivier pres de l''Estaque", Amedeo Modiglianiren "La femme a l''eventail" eta Fernand Legerren "Nature morte aux chandeliers" koadroak ere lapurtu dituzte.
Guztira, lapurtutako artelanek 500 milioi euro inguru balio zuten. Museoaren zaindariak goizean konturatu dira lapurretaz, eta lapurrek museoa inguratzen duen hesia eta kristal bat apurtu dutela jakinarazi dute.