Mundua -
'Poderosinho'
10 urteko ume bat, droga-trafikatzaile banda bateko buruzagi
Poderosinho ezizeneko haurra droga-trafikatzaile banda bateko buruzagia da Sao Manuel udalerrian, Sao Pauloko estatuan (Brasil).
Erredakzioa
10 bat urteko ume bat, Poderosinho ezizenez ezagutua, droga-trafikatzaile banda bateko buruzagia da Sao Manuel udalerrian, Sao Pauloko (Brasil) estatuan, Poliziako iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Jorge Duarte Miguel Botucatu eskualdeko Polizia Militarreko komandanteordeak adierazi duenez, drogen aurkako operazio batean atxilotutako bi gaztek Poderosinho bandako buruzagia zela aitortu zuten, Sao Pauloko Folha egunkariak jakitera eman duenez.
''Fraldario'' operazioan, agenteek droga eta munizioa atzeman zuten eta 17 eta 20 urteko bi gazte atxilotu zituzten. Biek Poderosinho-ren aginduetara zirela deklaratu zuten. Bandako buruzagia leku ezezagunen batean dago.
Bertsioaren arabera, Poliziak argazkiak eta bideoak ditu. Irudietan adingabea ikus daiteke. Ustez Poderosinho-k zenbait "ikuskatzaile" bere menpe ditu eta droga saltzen du.