Mundua -

Defizitari aurre egiteko

Gastu publikoa murriztuko duela iragarri du Erresuma Batuak

Hain zuzen ere, gastu publikoa 7.260 milioi eurotan murriztuko duela iragarri du Gobernuak. 181.000 milioi euroko defizita murrizteko "lehen pausoa" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gastu publikoa 7.260 eurotan murriztuko duela iragarri du gaur Erresuma Batuko Gobernuak, espero zena baino gehiago. 181.000 milioi euroko defizita murrizteko "lehen pausoa" da, eta "beste erabaki zail batzuk" hartu beharko dituztela onartu du Exekutiboak.

Prentsaurrekoan, erabakia "zerbitzu publiko hobeagoak sortzeko, ekonomia indartsuago eta bidezko gizarte bat izateko lehen pausoa baino ez" dela azpimarratu du George Osborne Erresuma Batuko Finantza ministroak. "Ez dugu hau gure onerako egin, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko baizik… Hondamendi ekonomiko bat jarauntsi dugu", erantsi du.

Bestalde, "beste hainbat erabaki zail" hartu beharko dituztela onartu du David Laws Altxorreko estatu idazkariak. Astero zor publikoak 3.000 milioi gora egitea ezin dezaketela onartu errepikatu du, "horrek susperraldi ekonomikoa arriskuan jartzen duelako".

Osasun, Defentsa eta Nazioarteko Garapenean ez da murrizketarik izango, baina Haurren Fondo Fiduziarioa desagertu egingo da.

Garraio departamentuan 793 miloi euroko murrizketa izango da, 470 milioi euro Gobernu Lokalean, 778 milioi euro Hezkuntzan, 970 milioi euro Negozioan eta 621 milioi euro Lan eta Pentsioetan, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea