Mundua -
Istiluak
31 lagun hil dira Kingstoneko liskarretan, Jamaikan
Christopher Dudus Coke ustezko droga-trafikatzailea estraditatuko dutela iragarri ostean indarkeria da nagusi hiriburuko zenbait zonatan eta Gobernuak salbuespen egoera ezarri behar izan du.
Erredakzioa
Iragan asteburuan, Kingstonen, Jamaikako hiriburuan, hasi ziren liskarretan 31 lagun hil dira, Poliziak emandako balantze baten arabera. Jamaikako droga-trafikatzaile garrantzitsu bat AEBetara estradita dezakete eta hori dela-eta istiluak piztu ziren.
Christopher Dudus Coke 41 urteko ustezko droga-trafikatzailea estraditatuko dutela iragarri ostean indarkeria da nagusi hiriburuko zenbait zonatan eta Gobernuak salbuespen egoera ezarri behar izan du. Dudus herrialdeko erakunde kriminalik beldurgarrienaren buruzagia da.
Astearte honetan, milaka poliziek eta soldaduek erasoaldiekin jarraitu dute Kingstonen, BBC telebista kateak jakitera eman duenez. Gainera, segurtasun indarren helikopteroek bat egin dute.