Mundua -

AEB

Mexikoko mugara 1.200 soldadu gehiago eramango ditu Obamak

AEBetako presidentea immigrazio erreforma sakona egiteko babesa lortzeko lanean ari denean jakinarazi dute erabakia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko mugan segurtasuna hobetzeko 1.200 soldadu gehiago zabalduko ditu Barack Obama AEBetako presidenteak, eta horretarako 500 milioi dolarreko partida eskatuko du, Etxe Zuriak gaur jakinarazi duenez.

Obama immigrazio erreforma sakona egiteko babesa lortzeko lanean ari denean jakinarazi dute erabakia.

Horrela, Arizonako ordezkari errepublikanoen eta demokraten eskaerei men egin die Obamak. Rob Krentz arrantxo-jabea martxoaren 27an hil zutenetik tropak bidaltzeko presioa egin dute Arizonako senatariek. Krentzen hilketa ez dute oraindik argitu.

"Ez da nahikoa"

Bestalde, John McCain Arizonako senatari errepublikanoaren ahotan, Etxe Zuriaren erabakia "ez da nahikoa", eta 6.000 soldadu bidaltzea eskatu du.

Mugako zaintza aparatuak, agente, ikertzaile eta fiskalak gehitzeko, eta bertako poliziak laguntzeko erabiliko dituzte presidenteak Kongresuari eskatuko dizkion 500 milioi dolarrak.

Pertsona, droga, arma eta diru-trafikatzaile sareei aurre egitea izango da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea