Mundua -

Nestor Reverol

AEBk droga-trafikoa leporatu diote Venezuelako Barne ministro berriari

Jenerala astelehenean akusatu zuen Fiskaltzak, 2008 eta 2010 artean narkotrafikatzaileen dirua jasotzeagatik. “Droga-trafikoaren mafia AEBn dago”, erantzun du Madurok.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Artxiboko irudia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Artxiboko irudia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko buruzagiek droga-trafikoa egotzi zioten astelehenean, baina Nestor Reverol jenerala Barne ministro berri izendatu du gaur Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak.

Reverol Hugo Chavezen Gobernuan Barne ministroa izan zen dagoeneko, eta Venezuelako Drogen Aurkako Bulego Nazionala (ONA) zuzendu zuen. AEBko Fiskaltzak narkotrafikatzaileen dirua jasotzea leporatu zion astelehenean, New Yorkeko epaitegi baten aurrean. Ustez dirua jaso zuen 2008 eta 2010 artean, AEBn kokaina banatzeko laguntzaren truke.

Venezuelako estatuburuaren hitzetan, “munduko droga-trafikatzaileak harrapatuta” markak hautsi zituen Reverolek iraganean, eta “DEAk eta narkotrafikatzaile mafia estatubatuar guztiek hori ordainarazi nahi diote”. “Droga-trafikatzaileen mafia AEBn dago”, adierazi du Madurok.

Zentzu horretan, Venezuelako agintariak “elkartasuna” adierazi die “(…) berari eta haren familiari, inperio iparramerikarrak eraso egin dielako”.

Reverolen izendapenarekin “banda paramilitarren” eta “narkotrafikatzaileen” kontra borroka egin nahi dutela nabarmendu du Madurok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak berriak Gaurko azken orduko albistea Venezuela