Mundua -

Frantzia

Zauriturik gabe bukatu da Le Manseko kartzelan izandako bahiketa

Dirudienez, bahitzaileak espetxe-aldaketa eskatzen zuen, eta poliziari errendatu zaio negoziaketetan zehar.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Le Manseko (Frantzia mendebaldea) kartzelako presondegian gaur goizean jazo den bahiketa zauritu gabe amaitu da, Jean-Jacques Urvoas Frantziako Justizia ministroak jakitera eman duenez.

Ministroak Twitterreko bere kontu ofizialaren bidez adierazi du gertakarian esku hartu duten agenteen "odol hotzari esker" eta bahituta zegoen "segurtasun-zaindariaren "ausardiari esker" dena ondo bukatu da.

Espetxeko iturri sindikalen esanetan, zaindariarekin batera beste preso bat ere bahituta egon da, baina Frantziako Espetxetako bozeramaile batek azaldu datu hori tentuz hartu beharra dagoela, bigarren atxilotu horrek zer-nolako papera izan duen argitu arte.

Bozeramaile horrek jakitera eman duenez, bahitzailea poliziari errendatu zaio negoziaketetan zehar.

Gertaera goizeko 10:45 inguruan jazo da, eta CGT sindikatuko iturrien informazioaren arabera, bahitzaileak espetxetik alda zezatela eskatzen zuen. Sindikatu berak azaldu du bahitzailea sorgorgarrien trafikogatik zegoela espetxeratuta, eta guraize batzuk erabiltzen ari zela arma gisa; aldiz, beste medio batzuek labana bat zeukala zabaldu dute.

Le Manseko espetxea 2010ean zabaldu zuten, eta Justizia Ministerioaren webgunean agertzen denaren arabera, 21.000 metro koadroko azalera dauka, eta 401 preso hartzeko tokia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia Gaurko azken ordukoa