Mundua -
Pacaya sumendia
Gutxienez hiru hildako sumendi baten erupzioaren ondorioz
Gobernuak hondamendi egoera ezarri du Escuintla, Sacatepequez eta Guatemalan, errauts hodeiaren ondorioz. Nazioarteko aireportua ere itxirik dago.
Erredakzioa
Gutxienez Guatemalako bi lagun eta kazetari bat hil dira Guatemalako hiriburutik kilometro gutxietara dagoen Pacaya sumendiaren erupzioaren ondorioz. Gobernuak hondamendi egoera ezarri du eta nazioarteko aireportua itxita jarraitzen du.
Prensa Libre egunkariaren arabera, biktima Anibal Archila izeneko kazetari bat eta El Bejucal herriko bi lagun dira. Kazetaria Notisieteren langilea zen eta sumendiaren kraterretik 50 metrotara zegoen lanean harri batzuk kazetaria harrapatu zutenean.
Guatemalako presidenteak, Ivaro Colomek, hondamendi egoera ezarri du Escuintlan, Sacatepequezen eta Guatemalan, errauts hodeiaren ondorioz. Nazioarteko aireportua ere itxirik dago.
Herrialdeko hainbat eskolatan klaseak bertan behera geratzea erabaki dute agintariek. Zenbait unibertsitatek ere neurri horrekin bat egingo dute.
Colomek "lasaitasuna" deitu du, "kalera soilik ezinbestekoa denean ateratzea gomendatzen dugu, sumendia ezin da kontrolatu, lasaitasuna eta heldutasuna izan eta soilik ezinbestekoa dena egin behar da", adierazi du presidenteak agiri batean.