Mundua -

Atentatuak

80 pertsona hil dira Pakistango bi meskitatan izandako erasoetan

Garhi Shahu eta Model Town auzoetan izan dira leherketak. Antza, Poliziak operazio bat burutu du ondoren eta erasoaren ustezko egileetako bost hil ditu eta beste bat atxilotu egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 80 pertsona hil dira eta beste zenbait zauritu dira, bi meskitaren aurka egindako eraso banatan, Lahore hirian, Pakistanen. Antza, erasoa miliziano talibanek burutu dute.

Garhi Shahu eta Model Town auzoetan izan dira leherketak, eta GEO telebista-kateak jakitera eman duenez, Poliziak operazio bat burutu du eta, erasoaren ustezko egileetako bost hil ditu eta beste bat atxilotu egin du. Hasieran, aipatu bi meskitetan leherketak eta tiroketak izan direla informatu dute. Leherketen unean jendea errezatzen ari zen.

Momentuz ez dago erasoaren ardura bere gain hartu duen talderik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea