Mundua -
Marea beltza
Mexikoko Golkoan arrantza egiteko debekua zabaldu dute
Mexikoko Golkoko petrolio isuriarengandik kaltetutako estatuek arrantzatzen dena arriskurik ez duela bermatzeko kontrol sistemak martxan jarri dituzte.
Erredakzioa
Amerikako Estatu Batuetako Ozeano eta Atmosfera Administrazioak (NOAA) Mexikoko Golkoan arrantza egiteko debekua zabaldu du. Orain, ezin izango da uren % 25ean arrantzarik egin, itsas-produktuak kutsatuta ez daudela bermatzeko xedez.
Neurria 18:00etan sartu da indarrean (Espainian gauerdian) eta, horren arabera,m ezin da 98 kilometroko inguruan arrantzarik egin. NOAAk adierazi duenez, lehen, uren % 19an zegoen debekatuta arrantza egitea. Mexikoko Golkoko petrolio isuriarengandik kaltetutako estatuek arrantzatzen dena arriskurik ez duela bermatzeko kontrol sistemak martxan jarri dituzte.
Apirilaren 22an sortu zen orban beltza, BP Britainia Handiko enpresak duen eta Deepwater Horizonek kudeatzen duen petrolio ustiategi bateko dorrea lehertu zenean.