Mundua -
Camorraren narkotrafikatzaile nagusia atxilotu dute Barajasen
Pasquale Claudio Locatelli 1989. urtetik bilatzen dute, Frantziako kartzela batetik ihes egin zuenetik. Frantzian eta Italian auzipetu nahi dute Napoleseko mafiarekin harremanak izateagatik.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Pasquale Claudio Locatelli Napoleseko Camorrako narkotrafikatzaile nagusiena atxilotu egin du Barajaseko aireportuan (Madrilen).
Locatellik 58 urte ditu eta 1989. urtean leku-aldaketa bat aprobetxatuz Frantziako kartzela batetik ihes egin zuenetik ibili dira bere bila. Frantzian eta Italian auzipetu egin nahi dute droga trafikatzailea talde mafiosoarekin harremanak izateagatik.
Atxilotuak Barajaseko aireportuan bere semearekin aurkitzeko asmoa zuen. Espainiako eta Italiako Poliziak mafiosoaren semea Italiatik Madrilera abiatuko zela jakin izan zuten, bertan ordu gutxi batzuk igarotzeko, eta muga arteko zainketa dispositibo bat jarri dute martxan.
Italiako agintariek Guardia di Fianzako bi kide sartu dituzte hegaldi berean, semea hurbiletik. Gainera, hegaldia bi ordu baino gehiago atzeratu dute Locatelliren semeak denbora gutxiago eman zezan Madrilen, susmagarria Madrilgo aireportura hurbiltzera behartuz.
Agenteek aireportuan atxilotu dute Pasquale Claudio Locatelli, faltsututako Esloveniako pasaportea eta gidabainena gainean zeramala beste bost sakelako telefonoekin.
Locatelli Camorraren bitartekaria zen Kolonbiako kokaina ekoizleen eta Europako erakunde narkotrafikatzaileen artean.