Mundua -
Asia
Bangladeshek Facebook blokeatu du Mahoma "iraintzeagatik"
Blokeoak erabiltzaileen protestak ekarri ditu. Pakistango auzitegi batek ere sare soziala galarazi du, sarean Mahoma irudikatzeko lehiaketa bat sortzeagatik.
Erredakzioa
Bangladesheko agintariek Facebook blokeatu dute Mahoma profetari eta herrialdeko buruzagi politikoei buruzko material "iraingarria" duelako.
Sare soziala Pakistango auzitegi batek galarazi zuten ere, iragan astean, sarean Mahoma irudikatzeko lehiaketa bat zabaltzeagatik. YouTube ere blokeatu zuten denbora batez.
Ehunka lagunek protestak egin zituzten Bangladesheko hiriburuan, Daccan, iragan ostiralean, Facebooken kontrako eta Mahoma iraindu dutenen kontrako neurriak eskatuz. Atzo, elite segurtasun indarrek gizon bat atxilotu egin zuten Daccan herrialdeko buruzagi politikoen irudi "gorrotagarriak" publikatzeagatik.
Facebooken blokeoak erabiltzaileen protestak eragin ditu. Gobernuko iturrien arabera, blokeoa aldi baterako bakarrik izatea espero dute.