Mundua -
Eztabaida
Alemaniako presidenteak dimisioa aurkeztu du
Horst Köhler Alemaniako presidenteak bere dimisioa aurkeztu du gaur, Afganistán-i buruz egindako adierazpenen ondorioz.
Erredakzioa
Horst Köhler Alemaniako presidenteak bere dimisioa aurkeztu du gaur, Afganistán-i buruz egindako adierazpen batzuk direla eta.
Afganistanera egindako ustekabeko bisita baten ostean, Köhlerrek kazetariei esan zien, Alemaniak interes ekonomikoak babesteko ere egiten dituela atzerriko misioak.
Hitzok sortutako eztabaida dela eta, Gobernuko bozeramialeak Alemaniako presidentearen hitzak zehaztu behar izan zituen, orokorrean hitz egiten ari zela esanez.
Angela Merkel kantzilerrak ez zuen horretaz ezer esan nahi izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea