Mundua -
Iruzkina
Gaza: Nortzuek egin dezakete zerbait?
NBEk, AEBek, Europar Batasunak, NATOk, Liga Arabiarrak... Denek egin dezakete zer edo zer Israelen erasoaren aurrean.
Jesus Torquemada
Nazioarteko uretan Israelek sei ontziren kontra egindako erasoaren aurrean, Gobernu eta erakunde askok erreakzionatu egin beharko lukete.
Nazio Batuen Erakundeak indar handiz gaitzetsi beharko luke erasoa. Israelek egin duena pirateria ekintza bat izan dela esan daiteke. Zigortzeko modukoa ere bada.
Baina hori guztia ez da posible izango AEBek beto eskubidea dutelako Segurtasun kontseiluan. Gertatzen dena gertatzen dela, Estatu Batuek babesa eskaintzen diote Israeli, gai honetan ez da ezer aldatu nahiz Obama izan presidente.
Europar Batasunak zerbait egin beharko luke, estatus komertzial pribilegiatua ematen baitio israeli. Eta teorian Giza Eskubideak errespetatzen dituzten herrialdeekin baino ezin dituzte sinatu akordioak.
NATOk ere zerbait egin beharko luke, Turkia erakundeko kide delako, eta ontzi turkiar bati eraso diotelako nazioarteko uretan.
Liga Arabiarrak ere zerbait egin beharko luke, adibidez estrategia komun bat adostu, munduari honako mezua helarazteko: Palestinarren egoerak ezin duela minutu bakar batez ere horrela jarraitu.
Noski, denek, lehen ere , zerbait egin behar izan zuten, duela lau urte Gazak Israel bonbardatu zuenean; duela zortzi Israelek Yenin eta beste herrialde palestinar batzuk suntsitu zituenean, eta beste hainbat erasota. Lehen ez da ezer egin, eta orain Israelek uste du inpunitate osoz egin ditzakela atzo bezelako erasoak.