Mundua -

Italian

Zelibatua kentzeko eskatu diote apaizen maitaleek Aita Santuari

Apaizekin amodio-harremanak dituzten emakumeek gutun bat idatzi diote Aita Santuari beraien maitale-egoera zaila azaltzeko eta zelibatua bertan behera uzteko eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apaizekin amodio-harremana izan duten edo duten hainbat emakume italiarrek gutun bat idatzi diote Benedicto XVI Aita Santuari, beraien maitaleak ezkonduta baleude beraien zerbitzua hobeto gauzatuko luketela esateko.

Il dialogo.it gunean argitaratutako gutunean, beraien egoera azaltzen diote Aita Santuari apaizen maitaleek, eta zelibatua bertan behera uzteko eskatzen diote ere.

"Amodioa erdiesteko eta horren lekuko izateko, apaizek amodioa bete-betean haragitzeko eta bizitzeko beharra dute, naturak eskatzen duen bezala", dio gutunak.

Eguneroko apaizen bizitza eta "giza legea" den derrigorrezko zelibatua oso bestelakoak dira, baina Elizak "Jainkoaren borondatea" dela dio. Emakume hauek Aita Santuari galdetzen diote: Zertarako horrenbeste sufrimendu amodioan?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea